Lehiakortasun

Ekonomian, lehiakortasuna enpresa batek eta, orokorrago, eskualde eta herrialde bateko enpresek bere produktu eta zerbitzuak kalitatez eta modu eraginkorrean ekoiztu eta merkaturatzeko duen ahalmena da, bereziki sektore ekonomiko bereko enpresen aldean. Eskaintzen diren produktu eta zerbitzuen prezio merke batekin lotu ohi da lehikaortasuna, baina badira lehiakideen aldean prezio altua izan eta aldi berean lehiakorrak diren produktuak, dela haien kalitateagatik dela markaren ospeagatik.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy